Pribatutasun-politika

 

1. DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Datuen tratamenduaren arduraduna Ekhilur S.Coop. da. IFK: F95893459; helbidea: Esperanza kalea 12 – 48005 Bilbo, Bizkaia.

Jakinarazten dizugu webgunearen bidez edo beste bitarteko bat erabiliz lortutako zure datu pertsonalak gure fitxategietan tratatuko direla, era automatizatuan nahiz automatizatu gabean.

Kontrakorik adierazi ezean, ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa izanez gero guri jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula, eta zure baimena dugula datuok aipatutako helburuetarako erabiltzeko.

Jakinarazten dizugu zure datuen tratamendua bidezkoa, zintzoa, gardena, egokia, mugatua, zorrotza eta eguneratua izango dela. Horregatik, agintzen dugu arrazoizko neurri guztiak hartuko ditugula datuak okerrak direnean horiek luzamendurik gabe ezabatzeko edo zuzentzeko.

2. XEDEA

Fitxategien xedea da egindako eskaerak kudeatzea eta horiei erantzutea, bai eta gure helburu sozialari dagozkion berezko jarduerak egitea ere. Ekhilur S.Coop.-en jarduera. kooperatibaren barne-merkatu bat kudeatzea da, erabiltzaileak, ondasunak eta zerbitzuak ahalik eta kalitate-, informazio- eta prezio-baldintzarik onenetan lor ditzaten, kooperatibaren lurralde-eremutik hurbilen dauden ondasunak edo zerbitzuak lehenetsiz.

Datuak erregistratzearen helburua da, halaber, ematen ditugun zerbitzuen artean zure interesekoa izan daitekeenari buruzko informazioa bidaltzea, ohiko bideak edo bitarteko elektronikoak baliatuz; horrez gain, bezeroarekiko harreman oro amaitzean, zure datuak gorde ahal izango ditugu, legezko betebeharrak bete ahal izateko.

3. LEGITIMAZIOA

Datuen tratamendurako, oinarri juridiko hauek dira: lehenengo aldiz edozein informazio-eskaera egiterakoan interesdunari eskatzen zaion baimena, eta bazkide egiterakoan edo kontsumitzaile/erabiltzaile bihurtzerakoa egiten den kontratua edo aurrekontratua.

4. DATUAK GORDETZEKO EPEAK

Interesdunak emandako datuak gorde egingo dira interesdunak datu horiek ezabatzeko eskatu arte, bai eta legezko aginduak betetzeko behar-beharrezkoa den aldian ere.

Interesdunak bere datuak ezabatzeko eskaera egiten duenean, lehenbizi datu horiek blokeatu egingo dira, eta, gero, gure fitxategietatik deuseztatuko dira, edo emandako datu pertsonal horien informazioa jasotzen den euskarrietako datu horiek titularrari itzuliko zaizkio, kasuan-kasuan dagokiona; ezingo dira, inola ere, datu pertsonalen informazio horren kopiak gorde.

5. DATUAK HIRUGARRENEI JAKINARAZTEA

Ekhilur kontua: UP Aganea EDE enpresak eman eta jasandako Ekhilur kontua kontratatzeko, erabiltzaileak datu hauek partekatu beharko ditu entitate horrekin (hemen kontsulta dezakezu zure pribatutasun-politika):

  • Izen-deiturak, jaioteguna, telefonoa eta helbide elektronikoa.
  • Dokumentu-mota (NAN/AIZ), dokumentu-zenbakia, iraungitze-data, aurrealdeko eta atzealdeko argazkiak.
  • Adingabea izanez gero: legezko tutorearen izen-abizenak, legezko tutorearen dokumentu mota (NAN/AIZ), agiriaren zenbakia, iraungitze-data, aurrealdeko eta atzealdeko argazkiak.
  • Posta kodea, posta helbide osoa (bide mota, bidea, zenbakia, osagarria, herria eta probintzia).

Ekhilur kontuan beste txartel batzuetatik dirua sartuz gero, txartelen datuak ez dira inoiz Ekhilurren gordeko, baizik eta modu seguruan eta tokenizatuan kudeatuko dira kontuaren hornitzailean, XXX. Aplikazioak aukera emango du biltegiratutako ordainketa-elementu horiek kudeatzeko, nahi denean ezabatu ahal izateko.

Datuak bildu ziren xederako behar den denboran gordeko dira, hau da, kontratu-harreman osoan eta hartatik erator litezkeen erantzukizunak preskribitu arte.

Gainerako kasuetan, eskubidea duzu datu pertsonalak hirugarrenei lagatzea baimendu edo galarazteko, eta datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezik, edo zure baimen esplizitua jaso ondoren.

Datuak beste hartzaile batzuei lagatzeko helburua beharrezkoa izanen da Ekhilurren jarduerak garatzeko.

Hartzaile guztiekin kontratu bidezko harreman bat ezarriko da, egungo araudian datuak babesteko ezarritako politikak bilduko dituena, haien pribatutasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.

6. ESKUBIDEAK

Indarrean den datuak babesteko legediak aitortzen dizkizun eskubideen arabera, zure datuetan sar zaitezke, haiek zuzendu eta ezabatu ditzakezu, haien tratamendua mugatu dezakezu, datuak beste erakunde batera eraman ditzakezu eta zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egin diezaiokezu, bai eta datuak tratatzeko emandako baimenari ere; horretarako, eskaera egin behar duzu, 1. puntuan adierazitako posta-helbidera idatzia bidaliz edota kaixo(abildua)ekhilur.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz.

Horrez gain, iritziz gero gure politika ez dugula behar bezala bete, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

7. BABESA

Zure datu pertsonalak babesteko konpromisoa hartzen dugu, horretarako neurri tekniko eta antolakuntza-neurri egokiak hartuta. Nolanahi ere, ez dago guztiz segurua den sistemarik; beraz, datuen segurtasuna babesteko gure politikak hobetuz eta eguneratuz jarraitzen dugu.