1. WEBGUNEAREN TITULARRAREN IZENA
Webgune hau Ekhilur, S. Coop.ena da. F95893459 IFK du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago. Edozein motatako jakinarazpen eta jakinarazpenetarako, webgunearen helbidea hau da: Esperanza kalea, 12 – 48005 Bilbo; eta kaixo(abildua)ekhilur.eus posta elektronikoa.
2. ERABILERA-BALDINTZAK ONARTZEA
Webgune hau erabiliz gero, nabigatzailea pertsona fisikoa nahiz juridikoa izan ERABILTZAILEA izango da; horrenbestez, hurrengo lerroetan adierazitako zehaztapen eta baldintzei atxikiko zaie.
Ondorio guztietarako, webgunean sartzean erakusten den bertsioan jasotako zehaztapenak eta baldintzak hartuko dira aintzat.
ERABILTZAILEARI gomendatzen zaio, eskainitako zerbitzuak erabiltzen hasi aurretik, hurrengo lerroetan xehatu diren zehaztapenak eta baldintzak arretaz irakurtzea.
Era berean, webgune honen bidez zenbait zerbitzutan sartzeko, baliteke haren baldintza partikularrak onartu behar izatea; baldintza horiek, kasua-kasuan, baldintza orokor hauek osatu eta/edo aldatu ditzakete.
Beraz, gure zerbitzuetan sartu eta/edo horiek erabili aurretik, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri behar ditu kasuan kasuko baldintza partikularrak. Erabilera-baldintzak onartzen ez badira, ezingo da ez webgune honetan dauden zerbitzuetan sartu, ez zerbitzu horiek erabili.
Erabilera-baldintza hauek webgunearen erabilera orokorra arautzen dute, ERABILTZAILEARI eragiten dion aldetik; erabiltzaileak baldintza horiek irakurri eta inprimatu ditzake.
Webgunearen titularrak eskubidea du, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, webgune honetan dauden edukiak, zerbitzuak eta informazioak aldatzeko edo kentzeko, bai eta webgunean aplika daitezkeen zehaztapenak eta baldintzak mugatzeko edo baliogabetzeko ere.
3. WEBGUNEKO EDUKIEN GAINEKO JABETZA INTELEKTUALA
Ekhilur S. Coop. aplikazioaren jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideak, edukiak, produktuak eta zerbitzuak (datu baseak, irudiak, argazkiak, marrazkiak, grafikoak, jokoak, testu-, audio-, bideo- eta software-artxiboak barne) eta marken, logotipoen, izen komertzialen edo edozein ikur bereizgarriren, softwarearen, programa informatikoen edo oinarri informatikoen parte diren datu-baseen lizentziak eta/edo baimenak dituen titular bakarra da.
Aplikaziora sartu eta hura erabiltzeak ez du inola ere esan nahi eskubide horiei uko egin, eskualdatu, lizentzia eman edo erabat edo hein batean laga behar zaienik.
Halaber, debekatuta dago aplikazioko eduki guztiak edo batzuk aldatzea, kopiatzea, berrerabiltzea, erreproduzitzea, publikoki komunikatzea, bigarren edo ondorengo argitalpenak egitea, artxiboak kargatzea, postaz bidaltzea, transmititzea, erabiltzea, tratatzea edo banatzea, Ekhilur S. Coop.-en edo, hala badagokio, eskubideen titularraren baimen espresurik ez badago.
Era berean, baimenik izan ezean, debekatuta dago, indarrean dagoen legedian aurreikusitako moduan eta zigorren pean, transmisio honen xede diren obretan eta prestazioetan dauden eskubideak kudeatzeko neurri teknologikoak eta informazioa ezabatzea edo aldatzea, bai eta horiek banatzea, inportatzea banatzeko, publikoki gauzatzeko, irratiz emititzea, publikoki jakinaraztea, era guztietan, edo obrak eta prestazioak edo horien kopiak edo informazioa jendearen eskura jartzea ere.
Produktu eta zerbitzu batzuk hirugarrenek emandako aldi baterako lizentzien mende egon daitezke, eta, beraz, Ekhilur S. Coop.-ek eskubidea du haiek bere kabuz eta aldez aurretik jakinarazi gabe kentzeko.
Marken babesa.
Ekhilur izenarekin merkaturatutako produktu eta zerbitzu guztiak, bai eta izenak, markak, softwarea, publizitate-sorkuntzak, web orriak, testuak, grafikoak, argazkiak, irudiak eta/edo aplikazioarekin zerikusia duten ikus-entzunezko edo soinuzko beste edozein eduki ere, jabetza industrialaren eta/edo intelektualaren objektu dira, Ekhilur S. Coop.en edo Ekhilur S. Coop. en eskubideak laga dituzten hirugarrenen titulartasunekoak.
4. WEBGUNEAN SARTZEA
Gure webgunean edozein ERABILTZAILE sar daiteke, era librean eta doan. Guri ematen dizkiguzuen datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoan araututakoaren arabera tratatuko dira beti.
5. WEBGUNEAREN ERABILERA ZUZENA
ERABILTZAILEAK
ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du webgunea, edukiak eta zerbitzuak Legearen arabera erabiltzeko, ohitura egokiekin eta ordena publikoa betez.
ERABILTZAILEAK agintzen du konpromiso hauek beteko dituela:
• Ez ditu erabiliko webgunea bera edo webgunearen bidez ematen diren zerbitzuak helburu edo ondorio bidegabeekin edota lege-ohar honen edukiaren aurka, hirugarrenen interes edo eskubideei kalteak sortzeko, edo, nolabait, webgunea edo webgunearen zerbitzuak kaltetzeko edo hondatzeko, erabilezin uzteko, edo beste erabiltzaileei webgunea modu egokian erabiltzea eragozteko.
• Ez ditu suntsituko, aldatuko, erabilezin bihurtuko edo, beste nolabait, kaltetuko webguneko datuak, programak, dokumentu elektronikoak edo bestelakoak.
• Ez du sartuko programa, birus, makroagindu, miniaplikazio edo bestelako gailu logiko edo karaktere-sekuentziarik, webgunearen arduradunaren, bigarren edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein aldaketa-mota eragiten dutenak edo eragin dezaketenak.
• Behar bezala erabiliko ditu informazioak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu- eta/edo irudi-fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea eta, oro har, webgunearen bidez edo webgunearen zerbitzuen bidez erabil daitekeen edozein material-mota.
• Ez du izango sexu, arraza, erlijio, sinesmen, adin edo edozein baldintzagatiko jokabide, jarrera edo ideia diskriminatzailerik.
Era berean, webgunearen arduradunak, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, webgunean eta/edo webgunearen zerbitzuetan sartzeko baimena ukatu edo kendu diezaieke baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten ERABILTZAILEEI.
6. ERANTZUKIZUN-ERREGIMENA
Gai hauek ez dira webgunearen arduradunaren erantzukizuna izango, ez zuzenean ez subsidiarioki:
• Zerbitzuaren kalitatea, webgunean sartzeko abiadura, funtzionamendu egokia, eta webgunearen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna.
• Zerbitzu-etenak, atzerapenak, hutsegiteak, webgunearen funtzionamendu okerra eta, oro har, webgunearen arduradunaren kontrolpetik kanpo dauden arrazoiek eragindako arazo guztiak.
• ERABILTZAILEAREN jarduera engainagarria edo haren erruz gertatutakoa, eta/edo ezinbestean gertatutako arrazoiek eragindakoa. Zeinahi izanda ere horren arrazoia.
• Zuzeneko edo zeharkako kalteak, sortutako kalteak eta/edo lortu gabeko irabaziak.
• Hirugarrenen edukiak eta iritziak, hirugarrenen webguneetan webgune honetako esteken edo bilatzailearen bidez sartzen direnetan dagoen informazioa.
• ERABILTZAILEEN ekipamenduetan sor daitezkeen kalteak, webgune honetan nabigatzean edo nabigatze horren ondoriozko beste edozein kalte dela-eta ekipamenduan sar daitezkeen birus informatikoek eragindakoak.
• Legea, oro har onarturiko morala eta ohitura egokiak, edota ordena publikoa ez betetzea, edukiak transmititu, zabaldu, gorde, eskura jarri, hartu, lortu edo horietan sartzearen ondorioz.
• Transmititutako, zabaldutako, gordetako edo eskura jarritako edukien akats eta hutsune guztiak, edukiak ez eguneratzea, eduki horien zehaztasun falta, eta, hala badagokie, kalitate zientifikoaren falta.
Horrez gain, arduradunak ez du bermatzen webgunean eta zerbitzarian birusik ez egotea, eta ez da egiten webgunera sartzeagatik edo ezin sartu izateagatik sor daitezkeen kalteen erantzule.
Arduradunak webguneko zerbitzuak eta edukiak aldi batez eten ditzake, webgunearen mantentze-, hobekuntza- eta konpontze-lanak egiteko; horrelakoetan, ERABILTZEARI ez dio inolako kalte-ordainik eman beharko.
7. PUBLIZITATEA
Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoaren legean aratutakoa betez, posta elektronikoari dagokion politika izango da ERABILTZAILEAK berak eskatutako komunikazioak soilik bidaltzea. Mezu hauek posta elektronikoz jaso nahi ez badituzu, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: kaixo(abildua)ekhilur.eus
Finantza Entitateen Erregistro Ofizialean 6709 zenbakiarekin inskribatutako UP Aganea EDE erakundearen legezko estaldurapean.