% 100 tokiko merkataritza
Tokiko merkataritza tratu hurbil eta kalitatekoaren sinonimoa da, eta horretarako ekintzak, tresnak eta konponbideak eskaini nahi ditugu.
Ekonomia jasangarria
Pertsonek eta pertsonentzat egindako ekonomia da, eta helburu du herritarrak ahalduntzea ekonomiaren eta kontsumo kontzientearen esparruan.
Solidarioa
Hurbiltasun-ekonomia indartu nahi dugu ikuspegi solidariotik, gizarte-ongizatea eta justizia ekarriko duten balioak hobarituz eta sustatuz.
Komunitate bat gara
Ekhilur elkartzen, ingurunearekin konektatzen eta komunitatea eraikitzen duen dirua erabiltzeko modu bat da. Lehiatu beharrean, gure inguruko bizitza soziala eta ekonomikoa hobetzen laguntzen dugu.
Sareen sarea
Tresna honekin, nahi duen erakunde edo enpresa-elkarte bakoitzak bere sare lokala, pertsonalizatua eta bere beharretara egokitua defini dezake.
Teknologia aurreratua
Ekhilur proiektu berritzailea da, teknologiarik aurreratuenean oinarritzen dena, gure erabiltzaileei konponbide arinak, erakargarriak eta seguruak emateko eta arlo ekonomikoan dituzten beharrak asetzeko.