Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da, kontsumitzaile, enpresa, elkarte eta erakunde publikoak biltzen dituena, inguruko ekonomia dinamizatu eta indartzeko. Kooperatiba guztiek bezala, batzarrak gai garrantzitsuei buruz erabakitzen du, bazkide den pertsona edo erakunde bakoitzeko boto batekin.

Azken krisialdi ekonomikoek zirkulazioan dagoen diru-kopurua murriztu dute, eta horrek mundu osoari eragiten dio, bereziki ekonomikoki ahulenak diren pertsonei.

Diru faltaren arazoa bi modutan arindu dezakegu: diru gehiago injektatuz edo daukaguna azkarrago mugituz.
Ekhilurrek ezin du dirurik sortu, baina komunitatean dagoena azkarrago mugiarazi dezakegu.

Aurreko galderan zehaztutako pertsona edo erakunde oro, kooperatibaren helburu eta balioekin bat datorrena, hau da, hurbiltasun-ekonomia indartzea ikuspegi ekologista, feminista, gizarte-justizia eta norberaren hizkuntza eta kulturaren errespetutik.

Gure webgunean aurkituko duzun atxikitze-formularioa bete eta kooperatibaren kapital sozialari 50 euro emanez. Kapital sozial hori berreskuratu daiteke (itzultzeko baldintzak estatutuetan definituta daude) baja ematea erabakitzen baduzu.

Kooperatibara bazkidetzearen kostu bakarra jarritako kapital soziala da, eta kapital hori, gainera, berreskugarria da (itzultzeko baldintzak estatutuetan definituta daude). Sarean parte hartu nahi duten pertsona edo erakunde bazkideek Ekhilur kontu bat eska dezakete. Kontu horren kudeaketa-kostuak gure webgunean kontsulta daitezke, eta desberdina da kontu-motaren arabera.

Kooperatibara bazkidetzeak ez du Ekhilur sarean parte hartzera behartzen, baina gomendagarria da, sarean parte hartzeak ematen baitio zentzua kooperatibari berari.

Ekhilur erabiliz erosketak egiten dituzunean, zure diruak onura ekarriko dio komunitateari eta, hedaduraz, zuri. Kontsumitzaile gisa ahalduntzen gara, eta mezu argia bidaltzen diogu gizarteari.

Eta zehatzago:

  • Erabiltzaileek deskontuak eta bonuak eskuratu ahal izango dituzte sortzen diren sareetatik.

  • Saltoki eta enpresek erabiltzaileak leialdu eta erakarri ahal izango dituzte, orain arte saltoki handien eskura zeuden tresnen bidez.

  • Elkarteek beste diru sarrera iturri bat eta erakuslehio publikoa izan dezakete.

  • Udalek beren aurrekontuaren zati baten eragina biderkatu ahal izango dute, laguntza publikoak zeharka tokiko eta hurbileko ekonomiara bideratuz.

Laburbilduz, norbanakoaren onurak ere onura kolektibo bat sortuko du, komunitate osoari eragingo diona. Gehiago niretzat, zuretzat ere gehiago da.

Bazkide edo abalatutako pertsona bakoitzak bere pasahitz pertsonalak dituen Ekhilur Kontu bat izan dezake.
Kontu hori kontu korronte baten oso antzekoa izango da, eta aukera emango dizu mugimenduak, transferentziak, ordainketak eta abar kontsultatzeko, bai ordenagailuaren bidez, bai mugikorraren bidez, aplikazioa erabiliz.

Ekhilurrek Clickoin aplikazioa erabiltzen du eragiketak egiteko; beraz, aplikazio hau deskargatu eta mugikorrean instalatu beharko duzu. IOS sistema eragilerako eskuragarri daukazu App Store-n, edota Android sistemarako Play Store-n. Aplikazioa erabil dezakezu kooperatibako bazkide gisa alta emateko, Ekhilur kontua eskatzeko eta harekin lanean hasteko.

Clickoin aplikazioaz gain, ekhilur.eus-etik eskura duzun web plataforma erabil dezakezu, bai alta emateko, bai bazkide izateko, Ekhilur kontua sortzeko eta harekin eragiketak egiteko.

Ekhilur kontuaren osagarri gisa, aplikazio mugikor bat izango da (APP Clickoin), diru-zorro digital gisa jardungo duena. Euroak eta EKHI puntuak izango ditu, eta, horren bidez, bazkideak ordainketak egin ahal izango ditu sareko dendetan eta diru-bidalketak egin ahal izango dizkie bere kontaktu-liburuan dauden eta Ekhilur kontua duten beste pertsona batzuei, modu erraz, seguru eta legalean.
Haren funtzionamendua Whatsapp bat bidaltzearen antzekoa da. Kontaktua aurkitu eta dirua mezu gisa bidaltzen zaio.

Bai. Kooperatibako bazkide bakoitzak bi abal izango ditu beste bi pertsonak, Ekhilur kontu bat izan dezaten eta eskaintzen dituen zerbitzuez goza dezaten.

Kasu horretan, kooperatibako bazkidea arduratuko da bere abalatuek kontuarekin egiten duten erabilera egokiaz, eta haiek mantentzeaz.

Ekhi puntuak euroen baliokideak dira, eta berezitasun bat dute: Ekhilur sareko enpresetan baino ezin dituzu gastatu.

Zure Ekhilur kontuak euroak eta Ekhi puntuak izan ditzake, sarean egiten dituzun erosketen hobari gisa jasotzen dituzunak, edo laguntza edo diru-laguntza gisa entitate publikoren batek kargatzen dizkizunak, erabiltzailea bazara. Enpresa edo profesionala bazara, ordainketa bat jasotzen duzun bakoitzean zenbateko hori Ekhi puntutan ordaintzen zaizu.

Bi aukera dituzu Ekhilur kontua kargatzeko:

1) Kreditu- edo zordunketa-txartel baten bidez, webgunetik bertatik. Horrela eginez gero, zure euroko kontuak sisteman duen saldoa kargatzen duzun zenbatekoan gehituko da.

2) Esku-dirutan. Sareko edozein saltokitan karga bat eskatu eta eskudirutan ordain dezakezu. Kasu horretan, saltokiak Ekhi puntuak baditu, kargatzearen zenbatekoa Ekhi puntuen kontura transferituko dizu.

Enpresek eta profesionalek bakarrik trukatu ahal izango dituzte beren Ekhi puntuak euroen truke, baina euroak uneoro eskura ditzakezu edozein banku-kontutara transferentzia eginez (transferentzia horren kostua zenbatekoaren %1 da).

Udalek edo merkatarien elkarteek Ekhilur sarean integratutako sare lokalak sor ditzakete. Hura osatzen duten saltokiek deskontuak egin ditzakete tokiko Ekhi puntu gisa, eta sareko dendetan bertan erosketak egiteko bakarrik erabili ahal izango dira. Gainera, entitate sustatzaileak kontsumo bonuak jaulki eta gastu soziala edo dirulaguntzen gastua birbideratu ahal izanen du, bere eragin eremuko ekonomian gera dadin.

Tokiko sare bat sortzeko, entitate sustatzaileak hura osatuko duten denda eta elkarteak zehaztu beharko ditu, eta sare hori kudeatu eta mantendu ahalko du. Hori beren kontura egin dezakete edo Ekhilur azpikontratatzea ahalko dute.

Sareko dendetan ordaindu ahal izango duzu, aplikazioaren edo ekhilur.eus webgunearen bidez. Ordainketa-sistema oso erraza eta intuitiboa da; nahikoa da ordainketa egin nahi dugun denda aukeratzea, zenbatekoa sartzea, eta sistema bera arduratzen da transakzioa egiteaz Ekhilur kontuan dauden Ekhi puntuak eta euroak erabiliz.

Ez, ez duzu banku-konturik izan beharrik; izan ere, Ekhilur kontuak aukera ematen digu gure dirua irabazteko asmorik gabeko enpresa kooperatibo batetik kudeatzeko. Enpresa horretan, herritar gisa esparru ekonomikoan eragiten diguten erabakiak har ditzakegu pertsona guztiok.

Bai, baldin eta zerga horiek jasotzen dituen entitatea kooperatibako bazkide bada eta ordainketa hori Ekhilur sistemaren bidez jaso nahi badu. Ekhilurren abantaila nagusia da LEGEZKO DIRUAREKIN jarduten duela, Espainiako Bankuaren arauen arabera baimendutako Diru Elektronikoko Erakunde baten bidez (*)

(*) 21/2011 Legea, uztailaren 26koa, diru elektronikoari buruzkoa, ordainketa-zerbitzuei eta finantza-arloko presazko beste neurri batzuei buruzko azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuak aldatua, eta hura garatzeko araudia, maiatzaren 4ko 778/2012 Errege Dekretuak, diru elektronikoko erakundeen araubide juridikoari buruzkoak, aldatua, 19/2018 ED Legearen aurka ez doan heinean.

Ekhilurren lege-alderdia diru elektronikoaren legeak estaltzen du (uztailaren 26ko 21/2011 Legea). Horretarako, Finantza Entitateen Erregistro Ofizialean 6709 zenbakiarekin inskribatutako UP Aganea EDE erakundearen legezko estaldurapean lan egiten dugu.

Sarearekin bat egiten duten udalek gizarte-laguntzak hartzaileengana bideratu ahal izango dituzte, eta horretarako, euro edo EKHI puntu orokorrak edo tokikoak erabili ahal izango dituzte, laguntza horien erabilera-eremua zenbat mugatu nahi duten kontuan hartuta (adibidez, saltoki mota batera edo eskualde jakin batera).
Era berean, gerta liteke herritarrei Oinarrizko Errenta Unibertsala ordaintzea Ekhilur sarearen bidez, laguntza ekonomiko hori gure lurraldean kontsumitzen dela eta euskal ekonomia mantentzeko balio duela bermatzeko.

Ekhilur Euskadiko Kooperatiben Erregistroan erregistratua dago. Horregatik, kontuak urtero aurkeztu behar ditu eta publikoak dira.
Bazkide guztiek urtean behin jasotzen dituzte, Batzar Orokorra baino lehen, kooperatibaren kontuak, onartzeko. Nolanahi ere, edozein bazkidek ikus ditzake kontu horiek, Ekhilurri aldez aurretik eskatuta.

Zuk bakarrik. Beste inork ez du aukerarik zure mugimenduak ikusteko. Ekhilurrek baimendu gabeko entitaterik ezin da haietara sartu, legeak hala agintzen ez badu.

Adibidez, hilaren 1ean 100 € kargatzen badituzu, egun horretan zapata batzuetan 50 € gastatzen badituzu eta zapata-dendak % 5eko deskontua eskaintzen badizu, 2,50 Ekhi puntu kargatuko zaizkizu zure kontuan. Hilabete horretan beste erosketarik egiten ez baduzu, hurrengo hilaren 1ean sistemak 0,27 Ekhi puntu emango dizkio zure elkarteari; beraz, euro eta Ekhi puntuen artean 52,23 ko saldoa izango duzu guztira.

Ekhilur tokiko eta hurbileko ekonomia bultzatzeko eta eraldatzeko asmoz sortu zen. Horregatik, Euskadira eta Nafarroara mugatuko gara, Bio-eskualde irizpideen arabera.
Hala ere, Ekhilur proiektua guztiz erreplikagarria da, eta gure filosofiarekin bat datorren edozein ekimeni aholkuak emango dizkiogu, gure ahalmenen barruan, bere zonaldean abian jarri nahi badu.

Proiektuari lagun diezaiokezu, bai bazkide eginez, bai zure denbora eta ezagupenak borondatez emanda. Gure helbide elektronikora idatzi edo gure web orriko formularioan mezu bat utzi dezakezu.