Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da, kontsumitzaile, enpresa, elkarte eta erakunde publikoak biltzen dituena, inguruko ekonomia dinamizatu eta indartzeko. Kooperatiba guztiek bezala, batzarrak gai garrantzitsuei buruz erabakitzen du, bazkide den pertsona edo erakunde bakoitzeko boto batekin.

Aurreko galderan zehaztutako pertsona edo erakunde oro, kooperatibaren helburu eta balioekin bat datorrena, hau da, hurbiltasun-ekonomia indartzea ikuspegi ekologista, feminista, gizarte-justizia eta norberaren hizkuntza eta kulturaren errespetutik.

Gure webgunean aurkituko duzun atxikitze-formularioa bete eta kooperatibaren kapital sozialari 50 euro emanez. Kapital sozial hori berreskuratu daiteke (itzultzeko baldintzak estatutuetan definituta daude) baja ematea erabakitzen baduzu.

Kooperatibara bazkidetzearen kostu bakarra jarritako kapital soziala da, eta kapital hori, gainera, berreskugarria da (itzultzeko baldintzak estatutuetan definituta daude). Sarean parte hartu nahi duten pertsona edo erakunde bazkideek Ekhilur kontu bat eska dezakete. Kontu horren kudeaketa-kostuak gure webgunean kontsulta daitezke, eta desberdina da kontu-motaren arabera.

Kooperatibara bazkidetzeak ez du Ekhilur sarean parte hartzera behartzen, baina gomendagarria da, sarean parte hartzeak ematen baitio zentzua kooperatibari berari.

Ekhilur erabiliz erosketak egiten dituzunean, zure diruak onura ekarriko dio komunitateari eta, hedaduraz, zuri. Kontsumitzaile gisa ahalduntzen gara, eta mezu argia bidaltzen diogu gizarteari.

Eta zehatzago:

  • Erabiltzaileek deskontuak eta bonuak eskuratu ahal izango dituzte sortzen diren sareetatik.

  • Saltoki eta enpresek erabiltzaileak leialdu eta erakarri ahal izango dituzte, orain arte saltoki handien eskura zeuden tresnen bidez.

  • Elkarteek beste diru sarrera iturri bat eta erakuslehio publikoa izan dezakete.

  • Udalek beren aurrekontuaren zati baten eragina biderkatu ahal izango dute, laguntza publikoak zeharka tokiko eta hurbileko ekonomiara bideratuz.

Laburbilduz, norbanakoaren onurak ere onura kolektibo bat sortuko du, komunitate osoari eragingo diona. Gehiago niretzat, zuretzat ere gehiago da.

Ekhilurrek Clickoin aplikazioa erabiltzen du eragiketak egiteko; beraz, aplikazio hau deskargatu eta mugikorrean instalatu beharko duzu. IOS sistema eragilerako eskuragarri daukazu App Store-n, edota Android sistemarako Play Store-n. Aplikazioa erabil dezakezu kooperatibako bazkide gisa alta emateko, Ekhilur kontua eskatzeko eta harekin lanean hasteko.

Clickoin aplikazioaz gain, ekhilur.eus-etik eskura duzun web plataforma erabil dezakezu, bai alta emateko, bai bazkide izateko, Ekhilur kontua sortzeko eta harekin eragiketak egiteko.

Bai. Kooperatibako bazkide bakoitzak bi abal izango ditu beste bi pertsonak, Ekhilur kontu bat izan dezaten eta eskaintzen dituen zerbitzuez goza dezaten.

Kasu horretan, kooperatibako bazkidea arduratuko da bere abalatuek kontuarekin egiten duten erabilera egokiaz, eta haiek mantentzeaz.

Ekhi puntuak euroen baliokideak dira, eta berezitasun bat dute: Ekhilur sareko enpresetan baino ezin dituzu gastatu.

Zure Ekhilur kontuak euroak eta Ekhi puntuak izan ditzake, sarean egiten dituzun erosketen hobari gisa jasotzen dituzunak, edo laguntza edo diru-laguntza gisa entitate publikoren batek kargatzen dizkizunak, erabiltzailea bazara. Enpresa edo profesionala bazara, ordainketa bat jasotzen duzun bakoitzean zenbateko hori Ekhi puntutan ordaintzen zaizu.

Bi aukera dituzu Ekhilur kontua kargatzeko:

1) Kreditu- edo zordunketa-txartel baten bidez, aplikaziotik edo webgunetik bertatik. Horrela eginez gero, zure euroko kontuak sisteman duen saldoa kargatzen duzun zenbatekoan gehituko da.

2) Esku-dirutan. Sareko edozein saltokitan karga bat eskatu eta eskudirutan ordain dezakezu. Kasu horretan, saltokiak Ekhi puntuak baditu, kargatzearen zenbatekoa Ekhi puntuen kontura transferituko dizu.

Enpresek eta profesionalek bakarrik trukatu ahal izango dituzte beren Ekhi puntuak euroen truke, baina euroak uneoro eskura ditzakezu edozein banku-kontutara transferentzia eginez (transferentzia horren kostua zenbatekoaren %1 da).

Sareko dendetan ordaindu ahal izango duzu, aplikazioaren edo ekhilur.eus webgunearen bidez. Ordainketa-sistema oso erraza eta intuitiboa da; nahikoa da ordainketa egin nahi dugun denda aukeratzea, zenbatekoa sartzea, eta sistema bera arduratzen da transakzioa egiteaz Ekhilur kontuan dauden Ekhi puntuak eta euroak erabiliz.

Ez, ez duzu banku-konturik izan beharrik; izan ere, Ekhilur kontuak aukera ematen digu gure dirua irabazteko asmorik gabeko enpresa kooperatibo batetik kudeatzeko. Enpresa horretan, herritar gisa esparru ekonomikoan eragiten diguten erabakiak har ditzakegu pertsona guztiok.

Ekhilurren lege-alderdia diru elektronikoaren legeak estaltzen du (uztailaren 26ko 21/2011 Legea). Horretarako, Finantza Entitateen Erregistro Ofizialean 6709 zenbakiarekin inskribatutako UP Aganea EDE erakundearen legezko estaldurapean lan egiten dugu.

Ekhilur Euskadiko Kooperatiben Erregistroan erregistratua dago. Horregatik, kontuak urtero aurkeztu behar ditu eta publikoak dira.
Bazkide guztiek urtean behin jasotzen dituzte, Batzar Orokorra baino lehen, kooperatibaren kontuak, onartzeko. Nolanahi ere, edozein bazkidek ikus ditzake kontu horiek, Ekhilurri aldez aurretik eskatuta.

Zuk bakarrik. Beste inork ez du aukerarik zure mugimenduak ikusteko. Ekhilurrek baimendu gabeko entitaterik ezin da haietara sartu, legeak hala agintzen ez badu.

Adibidez, hilaren 1ean 100 € kargatzen badituzu, egun horretan zapata batzuetan 50 € gastatzen badituzu eta zapata-dendak % 5eko deskontua eskaintzen badizu, 2,50 Ekhi puntu kargatuko zaizkizu zure kontuan. Hilabete horretan beste erosketarik egiten ez baduzu, hurrengo hilaren 1ean sistemak 0,27 Ekhi puntu emango dizkio zure elkarteari; beraz, euro eta Ekhi puntuen artean 52,23 ko saldoa izango duzu guztira.

Ekhilur tokiko eta hurbileko ekonomia bultzatzeko eta eraldatzeko asmoz sortu zen. Horregatik, Euskadira eta Nafarroara mugatuko gara, Bio-eskualde irizpideen arabera.
Hala ere, Ekhilur proiektua guztiz erreplikagarria da, eta gure filosofiarekin bat datorren edozein ekimeni aholkuak emango dizkiogu, gure ahalmenen barruan, bere zonaldean abian jarri nahi badu.

Proiektuari lagun diezaiokezu, bai bazkide eginez, bai zure denbora eta ezagupenak borondatez emanda. Gure helbide elektronikora idatzi edo gure web orriko formularioan mezu bat utzi dezakezu.